Edukira joan

New Orleanseko eraso terrorista (2025)

Wikipedia, Entziklopedia askea
New Orleanseko eraso terrorista
Irudia
Map
Motavehicle-ramming attack (en) Itzuli
Honen parte daDomestic terrorism in the United States (en) Itzuli
Data2025eko urtarrilaren 1a (03:15 (en) Itzuli. Erdialdeko Ordu Estandarra)
KokalekuBourbon Street (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
IbilgailuFord F-150 Lightning
Pertsona hilak15
Pertsona zaurituak35
ErantzuleShamsud-Din Bahar Jabbar
ArmaAR-15 style rifle (en) Itzuli
handgun (en) Itzuli
Ford F-150 Lightning
Komunikabide
Jabar Armadan 2013an.

New Orleansen eraso terrorista 2025eko urtarrilaren 1ean izan zen. Gutxienez hamasei lagun hil ziren erasoan, bi polizia-agente barne. Erasoa goizaldean izan zen, Euskal Herriko 10:00etan, Urte Berriaren ospakizunekin batera. [1]

Erasotzaileak hiriaren erdigunean zeuden ehunka lagunen aurka egin zuen, ziztu bizian autoan zihoala; hamabost pertsona hil zituen, eta 35 pertsona baino gehiago zauritu. AEBetako hedabideen arabera, Poliziak tirokatuta hil zuten erasotzailea. New Orleansko agintariek jakinarazi zutenez, erasotzaileak auto batean ziztu bizian zihoala egin zuen oinezkoen aurka, hiriaren erdialdeko Bourbon Street eta Canal Street kaleetan. Urte berriaren harira, ospakizun mordoa zeuden eremu horretan.[2]

Ondoren, gidariak furgonetatik alde egin zuen, eta tiro egin zuen agenteek tiro egin aurretik. Susmagarriak Estatu Islamikoaren bandera bat zeraman kamionetan.[2]

Urte berriaren inguruko ospakizunak ez ezik, New Orleansen unibertsitate ligako futbol amerikarreko Sugar Bowl txapelketa egitekoak ziren egun berean, eta, milaka lagun hori ikustera joanak ziren hirira.[2]

FBI Ikerketa Bulego Federalak atzo bertan jakinarazi zuen erasotzailea erasoa egin eta gutxira hil zela, Poliziak tirokatuta. Hari buruzko xehetasunak zabaldu ziren sare sozialetan eta AEBetako hedabideetan, eta iturri ofizialek baieztatu egin zituzten. Texasko militar ohi Shamsud Din Jabbarrek egin zuen erasoa, hamahiru urte egin zituen AEBetako armadan militar ohia; tarte horretan, urte bat eman zuen Afganistanen, 2009tik 2010era.[3] Joe Biden AEBetako presidenteak bart prentsaurreko batean ziurtatu duenez, «lotura estua» dauka EI Estatu Islamikoarekin.[4]

Nazioartean eragin handia izan du New Orleansen izandako erasoak. Munduko lider mordo batek egin dituzte horren inguruko adierazpenak. Erresuma Batuko lehen ministro Keir Starmerrek doluminak eman dizkie biktimen senideei, eta Erresuma Batuko Atzerri idazkari David Lammyk, halaber, eskua luzatu die AEBetako Poliziari eta FBIri. Antzera mintzatu dira Alemaniako kantziler Olaf Scholz eta Frantziako presidente Emmanuel Macron. «Terrorismoak New Orleans astindu du», esan du Macronek.[4]

NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko idazkari nagusi Mark Ruttek eta Mexikoko presidente Claudia Sheinbaumek ere doluminak helarazi dizkiete biktimen senideei. Egiptok, Qatarrek eta Saudi Arabiak erasoa gaitzesteko komunikatuak zabaldu dituzte, nork bere aldetik; «indarkeria bidezko eta mota guztietako ekintza terrorista oro» deitoratu dute.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]