Nibologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elur kristal baten argazkia

Nibologia elurrarekin erlazionatutako fenomenoak aztertzen dituen jakintza da eta honako elementuak ikertzen ditu, besteak beste:

  • Elurra: egitura, denboran zehar nola eraldatzen den eta iraupena: ezaugarriak, propietate fisikoak eta kimikoak; elur-bisutsa eta haizeak garraiatutako elurra.
  • Elur-mantua: egitura, geruzen osaketa, egonkortasuna, hauskortasuna; zundaketa bidezko analisiak eta elur pilaketak.
  • Elurraren egoera: elurteen meteorologia, elur iraunkorreko inguruneak eta elurte berriak.
  • Elur-jausiak: aurreikuspena, nola sortzen diren eta berauen dinamika.

Nibologia meteorologiaren adar bat da eta zientzialariek elurra edo/eta elur-geruzen ezaugarriak aztertzen dituzte helburu zientifikoetarako (glaziarren joerak ikusteko, adibidez) zein kasu praktikoetarako, hala nola, elur-ekaitzen mendeko lur-eremuetako segurtasuna bermatzeko (elur-jausien aurreikuspenerako eta prebentziorako).

Zientzia konplexua da, faktore askok eragiten baitute:

  • elur partikulak edo malutak oso egitura ezberdinekoak izan daitezke (kristal itxurakoak, aleak)
  • parametro fisiko asko oso aldakorrak dira (adibidez: kg/m³ gutxiko masa bolumetrikoa izatetik ehunka kg/m³-koa izatera igaro daiteke, edo ia kohesiorik ez izatetik ikaragarrizko kohesioa izatera)
  • tenperaturarekiko sentikortasuna erabatekoa da
  • ezaugarrien aldakortasuna ere oso handia da, ingurunearen arabera (adibideak: elur-hautsa / plaka gogorrak) eta denboran zehar ere bai (elur mantuaren eraldaketa edo metamorfosia)

Suitzako lehen nibologia laborategia Weissfluhjoch-en instalatu zuten 1936an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]