Night School (liburu saga)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Night School (Gaueko eskola) bost liburu osatzen dituen saga bat da, CJ Daugherty izeneko amerikar autorea idatzitakoak. CJ Daugherty honek bere karrera kazetaria bezala hasi zuen, aldizkari batzuetan idazten. Ondoren, nobelak idazten hasi zen 2010.urtean.

Serie honetako lehenengo liburua 2012an argitaratu zen, eta azkenengoa, Endgame (Xake-mate) 2015ean.


Night School (Sagako lehenengo liburua)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Allie-ren bizitzako unerik txarrenak dira: bere eskola gorrotatzen du, bere anaia desagertu egin da eta berriro arrastatu diote,

Ezinezkoa iruditzen zaio bere gurasoek barnetegi batera eramatea erabaki dutela. Dena den, Cimmeria ez da eskola arrunta; ez dute baimenik ordenagailuak edota mugikorrak erabiltzeko, eta ikaskide guztiak familia aberatsetatik datoz. Are gehiago, Allie konturatzen da Cimmeria sekretu iluna ezkutatzen duela, irakasle batzuk eta gaueko eskolan parte hartzen duten ikasleek baino ez dakiten sekretu bat.

Hala ere, Allie pozik dago, zeren eta lagun berriak egin dituen eta eskolako mutil erakargarriena bere atentzio osoa prestatzen dion. Baina,noski, Carter-ekin duen erlazioa ere kontuan hartzekoa da, lehen-lehenik berarekin konexio bat zuela sentitu zuelako.

Guztia ondo joaten duela iruditzen du, Cimmeria leku arriskutsua eta non inork ez dagoen salbu bihurtzen denera arte. Allie erabaki beharko du norengan fidatzea.

Night School: Legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Allie Cimmeriara bueltatzen da uda pasa ostean. Bertan pozik dago, baina aldi berean harresi horietan arrisku handia dauka, eta bere inkorporazioa gaueko eskolarako klaseetara esan nahi du Allie bere burua defendatu izan beharko duela.

Oraingoan Allie bere emozioen kontran borrokatu beharko du, eta kontu handiz ibiliko da beraren edo bere lagunen bizitza hanka-sartze batengatik ez badu arriskuan jarri nahi.

Night School: Pertsekuzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauero Alliek amesgaiztoak ditu bere laguna Jo asasinatu zutenetik. Badaki hurbil dagoen edonor hurrengo biktima izan daitekeela. Allie konturatu egiten da soluzio bakarra dagoela bizirik irauteko eta bere lagunak babesteko; Cimmeriaren egia estalgabetzea eta honen gatazka arriskutsuak geldiaraztea.


Night School: Erresistentzia eta Night School: Xake-mate dira saga honetako azkenengo bi liburuak.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen pertsonaia nagusien izenak:

Allie Sheridan
Carter West
Sylvain Cassel
Jo
Rachel Patel
Isabelle