Ninjutsu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ninjutsua, shinobi-jutsu eta ninpō izenekin ere ezaguna, espioitzaren borroka-arte japoniarra da.

Ninjutsu borroka artea. XIX. mendean Japonian eskuz egindako irudi bat.

Borroka-arte hau, bi multzotan sailkatzen da: teknika multzoa eta taktika multzoa. Bi multzo horiek 20 diziplinetan zerrendatzen da. Ninjak teknika eta taktika hauek bataila eremuetan erabili izan zituzten. Dauzkagun lehen datuak V. mendekoak dira, non ikusi ahal dugun antzinateko bizimodura Japoniar nekazariengan. Hasierako ninjak nekazariak ziren.

Borroka estilo hauek antzinateko ideia bat ematen digu, gainera trebetasun berriak nola ikasten zituzten erakusten du. Trebetasun hauek oso baliagarriak ziren espioi bikaina izateko. Borroka artearekin batera ninja gerlariei antzezten eta karakterizazio bikainak lortzen edo dokumentuen faltsuketa irakasten zitzaien. Mykkyo irakaslearen praktika sekretuak eta japoniar sistema espiritualak ere bai.

Oda Nobunagaren heltzearekin, ninjak jarraituak izan ziren ez zutelako nahi haien presentzia Japonian soldatapeko hiltzaileak zirelako. Baina ninja desagerrarazteko saio horrek kontrako efektua sortu zuen, horrek eragin zuen Japonia osotik elkarte sekretuak sortzea Igatik alde egiteko. XVII. mendean izan zen azken aldia ninjak erabili zirenean, talde handietan kristauteriaren kontrako gerran 1637. urtean Kyushun. Edo Aroaren amaieran, Shinobiren erabilera hasten da gehiago erabiltzen, Tokuwaga familiak ezarritako bakealdi handi baten ondoren. XVII. eta XIX. mendeen artean debekatuta izan zen ninja artea erabiltzea, baina gerlari batzuek, isilpean, sekretuan, teknika hauekin baliatzen segitu zuten talde txikietan.

XX. mendean Japoniako armadak erabili izan zuen Ninjutsu artea elite tropak entrenatzeko. Baina tropa erregularrak ziren, entrenamendu berezi bat ikasita ere, ez zituzten onartu ninja terminoaz. Azken erregistro ofiziala non esaten den noiz izan zen japoniar gobernuak ninjak erabili izan zituen azken aldia, bigarren mundu gerra garaian izan zen (1939-1945).

Munduak ezagutzen du ninjutsu Maasaki Hatsumi izenarekin, Japoniako (Ryu) bederatzi arte martzial tradizio antzinateko oinordea dena. Horien barruan hiru tradizio ninja daude eta beste sei samurai tradiziozkoak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]