Notting Hill Carnival

Wikipedia, Entziklopedia askea
Notting Hill Carnival

Notting Hill Carnival Londresko Notting Hill auzoko jaialdi ezaguna da, munduko kale-ikuskizun handienetakoa kontsideratzen dena, milioi bat bisitari inguru erakartzen duena. Afrikar eta Karibear jatorria duten komunitateek antolatzen dute. Ez da inauteri garaian izaten, abuztuan baizik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII mendean dagoeneko izaten ziren ospakizunak Londresen, baina Notting Hilleko inauterien jatorria 1960 hamarkadan dago. 1958an Londresen lehenengo eraso arrazistak gogorrak izan ziren, Notting Hill auzoan, eta honen erantzun gisa 1959ko urtarrilaren 30ean Caribbean Carnival antolatu zen.

1966an London Free School komunitate hippia sortu zen eta honek ere ospakizun handia antolatu zuen Notting Hillen urte bereko abuztuan. 1970 hamarkadan jaialdi biek bat egin zuten gaur egungo Notting Hill Carnival eratuz.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]