Nuranang ur-jauzia
Itxura
Nuranang ur-jauzia | |
---|---|
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°35′22″N 91°59′03″E / 27.5894°N 91.9842°E |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Arunachal Pradesh |
Nuranang ur-jauzia edo Jang ur-jauzia edo Bong Bong ur-jauzia (জং জলপ্ৰপাত)[1] Indian dagoen ur-jauzi bat da. Jang herrian dago, Indiaren ekialdeko Arunachal Pradesh estatuan. Monpa etniako jendea bizi da inguruan.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Himalaiaren ekialdeko muturraren inguruan kokaturik dago, oihan tropikal itxian. Nuranang errekak bi jauzi egiten ditu jarraian, guztira 100 metrotako altuera dun ur-jauzia sortuz[2]. Ur-jauziaren ondoren errekak Tawang ibaiarekin bat egiten du.
Energia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur-jauziaren oinarrian zentral hidroelektriko bat eraiki zuten inguruko biztanleentzako argindarra ekoizteko.[1]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Jung Waterfalls | Nuranang Falls | Bong Bong Falls | jang falls tawang» Gosahin - Explore Unexplored Destinations (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
- ↑ «Nuranang Waterfall in Tawang : Tourist Place in Arunachal Pradesh» www.tourmyindia.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).