Obrenović dinastia
Itxura
Obrenović dinastia (serbieraz: Обреновићи, Obrenovići, obrěːnoʋitɕ ahoskatua) Serbiako dinastia, Miloš Obrenovićek sortua. Obrenović dinastia 1819tik 1842ra eta 1858tik 1903ra izan zen Serbiako aginpidean; 1842tik 1858ra eta 1903tik 1945era Obrenović dinastiaren etsai ziren Karađorđević dinastiakoak izan ziren agintari. Obrenović dinastiako printzeak Milos, Milan II.a, Migel III.a, Milan IV.a eta Alexandro I.a izan ziren.
Dinastiako azken kide izan zen Alexandro Obrenović eta bere emaztea zen Draga Mašin 1903an erail zituzten eta dinastiaren amaiera izan zen, Karađorđević dinastiak hartu baitzuen haien ordea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Serbiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |