Offset

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miehle offset prentsa, Montrealgo le Samedi egunkaria inprimatzeko, 1939.

Offseta inprimatzeko prozedura modernoa da. Prozedura honetan tintak ez du ukitzen papera, zilindro kate baten bidez (offset prentsa) inprimatzen baita irudia.

Zuri-beltzean inprimatzeko offset prentsak hiru zilindro ditu. Aurreneko zilindroan moldearen xafla jartzen da eta tinta isurtzen da han; hortik kautxuzko geruza bat duen bigarren zilindro batera igaroarazten da irudia eta, azkenik, zilindro hori ukituz hirugarren bat da, presiokoa deitzen dena; hala, papera bi zilindroen artean pasatzen denean, irudia inprimatzen da presioz.

Egunkarietako errotatibak eta inprimategietako makinak offset prentsak dira, eta oso bizkor inprimatzen dute; gainera, makinara sartzen den papera, orriz orri pasa beharrean, bobina batean bilduta egoten da eta etengabean automatikoki pasa daiteke zilindroetatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]