Ohar ezkutu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edari-ontzi baten barruan ezkutatzen den oharra.

Hegoaldean, txuleta eta, Iparraldean, tranpa edo ponpa ikastetxe edo lehiaketa publikoetako proba idatzietan egiten diren iruzurretako bat da. Funtsean, papertxo bat da, mahai gainean, eskuan bertan edo beste eremu batean nahiz sakelako telefonoan proba ongi egiteko informazio baliagarria ezkutuan idatzita daukana, gehienetan tamaina txikian. Formula eta zerrendetarako erabiltzen dira bereziki.

Txuletak zenbait irakaskuntza-metodologiatara lotutako iruzurrak dira: bertan edukiak buruz jakitea asko estimatzen da eta oroimena neurtzeari munta handia ematen zaio.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]