Oianleku Ipar harrespila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oielekuko harrespila, bista orokorra.

Aiako Harriak parke naturalean dago, Biandizko mendilerroan. Inguruan hainbat harrespila edo cromlech aurkituko ditugu, baina Oieleku Iparra izenez ezagutzen dugun hau da guztien artean zabal eta ikusgarriena.

Oielekuko harrespila.
Oielekuko harrespila.

Harrespila honetako harriek erdian elkartzen diren bi elipse osatzen dituzte.

Harrespila honen alboan beste bi harrespila edo mairu-baratze ezagun ere aurkituko ditugu: Basateko harrespila eta Oieleku hegoa harrespila.

Toponimo honek hainbat forma ditu (Oieleku, Oienleku, Oihanleku...), baina Oiartzungo udalak egindako azterketa toponimikoaren arabera, Oieleku da bere forma estandarizatua[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]