Aiako Harriaren natura parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aiako Harriko tontorretako bat.
Irugurutzetako labeak Irungo aldean

Aiako Harriaren natura parkea Gipuzkoako ipar-ekialdeko natura parke bat da. 6.913 hektarea ditu, eta Irun, Errenteria, Oiartzun, Donostia eta Hernani udalerrietako lurrak hartzen ditu barne, Bidaso Beherea, Oiartzualdea eta Donostialdea eskualdeetan. Ekialdean, Bortziriekin (Nafarroa Garaia) egiten du muga; eta iparraldean, Hendaiako kantonamenduarekin (Lapurdi).

Aiako Harria mendiaz beraz gain, beste tontor hauek osatzen dute parkea: Zaria (635m), Bunanagirre (781 m), Bianditz (797 m), Errenga (786 m), Irupagoeta (534 m), Erlaitz (498 m), Pagogaña (480 m), Urdaburu (599 m) eta Aldura (537 m). Parkean dago Aitzondoko ur-jauzia.

Oiartzun ibaia bertan sortzen da, eta mendiguneak elkarrengandik banatzen ditu Urumea eta Bidasoa ibaiak.

Eusko Jaurlaritzak 1995eko apirilaren 11n izendatu zuen natura parke.[1] 2005etik 2009ra, Europar Batasunaren LIFE programaren laguntza jaso zuen; LIFE Aiako Harria proiektuaren helburu izan zen Aiako Harria BGLa kontserbatzea eta lehengoratzea. Proiektu horretako partaideek, parkearen natura ondarea hobetzera bideratutako 2.260.318 euroren inbertsioa egitea hitzeman zuten; erdia Europar Batasunak ordaintzekoa, eta beste erdia Euskal Herriko hainbat erakunde publikok.[2]

Landaretza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitzei dagokienez, hurrengo espezieak topa ditzakegu Parkean: haltz beltza (Ainus glutinosa), lizar arrunta (Fraxinus excelsior), haritz arrunta (Quercus robur), haritz amerikarra (Quercus rubra), ametza (Quercus pirenaica), gaztainondoa (Catanea sativa), sasiakazia (Robinia pseudoacacia), intsinis pinua (Pinus radiata), gorostia (Ilex aquifolium), hurrondoa (Corilus avellana), sahats hauskara (Salix atrocinerea), elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri beltza (Prunus spinosa), udareondo (Pyrus bourgaeana) eta pagoa (Fagus sylvatica).

Animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalien artean, hauexek ditugu: sai arrea (Gyps fulvus), arrano txikia (Hieraetus pennatus), arrano sugezalea (Circaetus gallicus), belatxinga mokogorria (Pyrrochorax grauculus), basurdea (Sus scrofa), orkatza (Capreolus capreolus), azkonarra (Meles meles), basakatua (Felis sylvestris), zirauna (Angulis fragilis), sugegorri kantabriarra (Vipera seoanei), eskailera-sugea (Elaphe scalaris), arrabioa (Salamandra salamandra), apo arrunta (Bufo bufo), baso-igel gorria (Rana temporaria), ezkailua (Phoxinus phosinus), amuarrain arrunta (Salmo trutta) eta izokina (Salmo syar).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]