Oihane Errazkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oihane Errazkin
Bizitza
JaiotzaAndorra1973ko maiatzaren 3a
Herrialdea Euskal Herria
HeriotzaFleury-Mérogis2004ko uztailaren 8a (31 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Oihane Errazkin Galdos "Zapa" (Andorra, 1973ko maiatzaren 3a - Fleury-Mérogis (Frantzia), 2004ko uztailaren 8a) ETAko militantea zen. 31 urte zituelarik, espetxean, bere buruaz beste egin zuen.[1] Errazkin Andorran jaio zen, gurasoak erbestean zirela.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an egin zuen ihes Donostiatik, ETAren atentatu baten ostean. ETArekin zerikusia zuelakoan atxilotu zuten Akizen 2001ean eta Fleury Mérogis herriko presondegian zeukaten, epaitzeko zain.. 2004ko uztailaren 8an, Oihane Errazkin Galdos euskal presoa bere buruaz beste eginik aurkitu zuten espetxean. Errazkinen heriotza salatzeko manifestazioan, baimen guztiak izan arren, Ertzaintzak senide eta lagunak jipoitu zituen. Hala ere, manifestazioak Boulevardera heltzea lortu zuen.[2][3]

Fleury Merogis Europako espetxe handiena da, eta 2.800 presorentzat duen arren lekua, bikoitza ere hartu izan du. Suizidio tasa altuena duen kartzela da, urtean zazpi.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]