Edukira joan

Oihane Errazkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oihane Errazkin Galdos» orritik birbideratua)
Oihane Errazkin
Bizitza
JaiotzaAndorra1973ko maiatzaren 3a
Herrialdea Espainia
HeriotzaFleury-Mérogis2004ko uztailaren 8a (31 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Oihane Errazkin Galdos "Zapa" (Andorra, 1973ko maiatzaren 3a - Fleury-Mérogis (Frantzia), 2004ko uztailaren 8a) ETAko militantea zen. 31 urte zituelarik, espetxean, bere buruaz beste egin zuen.[1] Errazkin Andorran jaio zen, gurasoak erbestean zirela eta.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an egin zuen ihes Donostiatik, ETAren atentatu baten ostean. ETArekin zerikusia zuelakoan atxilotu zuten Akizen, 2001ean eta Fleury Mérogis herriko presondegian zeukaten, epaitzeko zain. 2004ko uztailaren 8an, Oihane Errazkin bere buruaz beste eginik aurkitu zuten ziegan. Errazkinen heriotza salatzeko Donostian deitutako manifestazioan, baimen guztiak izan arren, Ertzaintzak senide eta lagunak jipoitu zituen. Izan ere, manifestazioak Boulevardera heltzea lortu zuen.[2][3]

Fleury Merogis Europako espetxe handiena da, eta 2.800 presorentzat lekua duen arren, pertsona bikoitza ere hartu izan du. Frantzian suizidio tasa altuena duen kartzela da, urtean bataz beste zazpi.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]