Edukira joan

Oinezkoen kale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vienako lehendabiziko oinezkoen kalea: Graben (2018)

Oinezkoen kalea[1] oinezkoak bakarrik ibiltzeko edo bereziki oinezkoentzat antolatutako kalea da.[2] Kale mota horretan oinezkoen zirkulazioa nagusitzen da, eta, askotan, motorizatu gabeko garraio-sistemen erabiltzaileak. Kale bat edo eremu bat oinezkoentzat bakarrik bihurtzeari oinezkotze diogu. Oinezkoentzako kale batek funtzio turistikoa edo aisialdikoa betetzen duenean, oinezkoentzako pasealeku ere esaten zaio.

Oinezkoen kale batean, askotan egoiliarrak bakarrik sar daitezke autoz, beren etxebizitzetako garajeetara iritsi ahal izateko, bai eta larrialdi-zerbitzuetako, banaketako eta mantentze-lanetako ibilgailuak ere, zenbait ordutan. Oinezkoentzako guneak hiriaren erdigunean, gune komertzialenean eta parte zaharretan egon ohi dira.

Europako herrialde gehienek antzeko terminoa erabiltzen dute (frantsesez: zone piétonne; alemanez: Fußgängerzone; ingelesez: pedestrian zone; italieraz: area pedonale).

Europan berez oinezkoentzat eraikitako lehen kalea Lijnbaan kalea izan zen, 1953an Rotterdamen inauguratu zena. Erresuma Batuko oinezkoen lehen hiri-gunea Stevenage hiri txikian izan zen 1959an. Gasteiz mundu mailako erreferente bilakatu da oinezkoentzako guneak sortuz.[3][4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Errotuluak Hiztegia] [2009]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  3. (Gaztelaniaz) Guerra, Julio. (2018-11-23). «Pontevedra, Vitoria y ¿Madrid?: Los peatones ganan la batalla a los coches» Cadena Ser.
  4. (Gaztelaniaz) López, Pablo. (2018-11-13). «Cerrar el centro iba a colapsar Pontevedra y Vitoria... Pero ahora nadie quiere volver atrás» El Confidencial.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]