Ointxe! Saskibaloi Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ointxe! Saskibaloi Taldea
Ligak EBA
Sorrera 1967
Pabiloia Iturripe
Kokapena Arrasate, Gipuzkoa, Euskal Herria
Taldearen koloreak morea, beltza
         
Webgunea www.ointxe.eus
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan


Ointxe! Saskibaloi Taldea Arrasateko saskibaloi taldea da

Historia[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964an Jon Basurko Txurruka saskibaloi jokalari bilbotarra Arrasatera etorri zen. 1966an Jose Maria Arizmendiarrietak eskatu zion Juventud Deportiva Mondragón taldearen barnean saskibaloi talde bat eratzeko. Entrenamenduak 1967an hasi ziren eta lehenengo partida ofiziala 1968an jokatu zuen. Iturripeko pilotalekuan izan zen partida eta Donostiako Txangurro Iturriotz taldeari 51-50 irabazi zion. 1977an Musakolako kiroldegian jokatzen hasi zen.

1984an Jon Basurkoren lekua Jose Mari Balzategik hartu zuen eta taldea hazi egin zen. 1990an 2. Nazionalera iritsi zen eta 1994 eta 1997 artean EBA Ligan jokatu zuen, garai hartan Espainiako bigarren maila zen. Lehen denboraldian Txus Brizuela gasteiztarra zen entrenatzailea. Bigarren denboraldirako Saski Baskoniarekin ituna sinatu zuen orduan eta hainbat jokalarik bertan jokatu zuten utzita, denetan aipagarriena Jorge Garbajosa, gerora NBA-n arituko zena. Jose Angel Samaniego zen entrenatzailea eta ACB Ligara igotzeko play-offak ere jokatu zituen, baina ez zuen helburua lortu. 1997tik aurrera gainbehera iritsi zitzaion taldeari.

2007-08 denboraldian Mondragon Unibertsitateak bere gain hartu zuen eta bultzada berria eman zion taldeari. Eskoriatza Kirol Elkartearekin sinaturiko itunaren bidez nesken taldeen ardura eskoriatzarrek hartu zuten. Lehenengo denboraldian EBA Ligara igotzea lortu bazuen ere postuari uko egin behar izan zion eskatzen zuen esfortzu ekonomikoa zela eta. 2014an lortu zuen EBA Ligara itzultzea eta ordutik bertan dabil.

2019ko irailean EBA taldeen Euskal Kopa irabazi zuen finalean Saski Baskoniaren harrobiko taldea 84-79 garaituz.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskal Kopa (EBA)
    • Txapelduna (1): 2019
    • Finalista (1): 2021

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua Denboraldiko
emaitzak
2014-15 EBA 10.a 10-16
2015-16 EBA 9.a 11-15
2016-17 EBA 11.a 8-18
2017-18 EBA 14.a 9-21
2018-19 EBA 5.a 16-10

Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020-2021 denboraldian Emakumezkoen senior taldea sortu da lehen aldiz, harrobiko jokalariei jarraipena emateko asmoz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Ointxe! Arrasateko Saskibaloi KE | Historia» www.ointxe.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]