Mondragon Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mondragon Unibertsitatea
Mondragon unibertsitatea.jpg
AkronimoaMU
Ezarpena 1997
Mota pribatua, kooperatiba
ErrektoreaBixente Atxa
Ikasleak4.000 (2007/2008)[1]
Kokapena Hainbat campus1, Gipuzkoa
HelbideaLoramendi kalea, 4
20500 Arrasate
Webgunea www.mondragon.edu
1 Arrasate (nagusia), Eskoriatza, Oñati, Goierri, Bidasoa, Donostia, Aretxabaleta, Donostialdea

Mondragon Unibertsitatea, Mondragon talde kooperatiboaren barnean sortutako irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko unibertsitate pribatua da, kooperatiba misto gisa eratua. 1997an Arrasaten sortu zen eta 1997-98 ikasturtean abiatu zen.

Oñatiko unibertsitate zaharra ez ezik, kooperatiben inguruak sortutako ikastegiak ere aipa daitezke Mondragon Unibertsitatearen aurrekarien artean. Arrasateko Goi Eskola Politeknikoa, Oñatiko Enpresa Zientzietako Fakultatea, ordura arte ETEO zen hartan oinarritua, Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatea eta Ikerlan eta Ideko ikerketa-zentroak bilduz sortu zen. Urte gutxiren buruan ikasle igoera nabarmena izan du. Era berean, eskaintzen dituen titulazioak ere asko ugaldu dira zabaldu zenetik, eta arreta handia jarri du hasieratik ikerketa- eta truke-alorretan, betiere ikasleen lanerako sarbidea errazteko asmoz. Mondragon Unibertsitatearen lehenengo errektorea Ignacio Lakuntza izan zen, 1997ko maiatzean hautatua.

Gaur egun 4.600 ikasletik gora ditu eta 15 Gradu ikasketa[2], 15 Unibertsitate master[3] eta unibertsitate aditu ikastaroa ugari eskaintzen ditu.

Fakultateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru fakultatek eta goi-eskola batek osatzen dute unibertsitatea:

2009-2010 ikasturtearen irekiera-ekitaldia

Campusak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mondragon Unibertsitatea hainbat campusetan banatzen da Gipuzkoan. Egoitza nagusia Arrasaten dago. Hauek dira titulazioak (graduak) campusen arabera:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]