Edukira joan

Olbersen paradoxa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Olbersen paradoxa astrofisikaren eta kosmologia fisikoaren arloko paradoxa bat da, hau argudiatzen duena: unibertsoa mugarik gabea balitz eta argia igortzen duten izarrak espazio horretan modu uniformez banatuak baleude, gauez zeruak argia izan beharko lukeela, izar horiek igortzen duten argiari esker. XVI. mendean Thomas Digges ingeles matematikari eta astronomoak antzeko paradoxa bat aurkeztu zuen arren, Heinrich Wilhelm Olbers astronomoak 1823an plazaratu zuen paradoxa hau, eta harengandik hartu du izena, nahiz eta askoz lehenago ere beste batzuek deskribatua zuten (hala nola Keplerrek, 1610ean).

Argibide bat baino gehiago proposatu izan da paradoxa horrentzat; hala, lehen aipaturiko unibertsoaren ezaugarri horiek ontzat hartzen badira, esan daiteke urrunen dauden izarrek bizitza laburregia dutela haien argia Lurrera irits dadin; hedatzen ari den unibertsoaren teoria (Big Bang-aren teoria) onartzen dutenek, berriz, antzeko arrazoia ematen dute: unibertsoa gazteegia da izarren argia zenbait aldetatik Lurreraino iristeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]