Oliobide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oleoduktu» orritik birbideratua)
Alaskako oliobidea lurretik gora eginda dago, animalien migrazioa ez eragozteko.

Oliobidea diametro handiko hodi-instalazio luze bat da petrolioa, haren produktu eratorriak eta biobutanola distantzia luzeetan garraiatzeko erabiltzen dena. Gas naturala garraiatzen duenean, aldiz, gasbidea deitzen da.

Hodien barnealdeko korrosioa eragozteko, fluidoari korrosioaren aurkako substantzia kimikoak (polimeroak) gehitzen zaizkio. Kanpoaldeko korrosioa eragozteko, ordea, oliobideek babes-geruza bat izaten dute (harrikatz-mundruna, petrolioa, zinta plastikoak, etab.). Petrolio gordina daramaten hodiak ez dira lehertzen, baina, apurtuz gero, petrolioa isuri eta kutsadura-arazo larriak eragin ditzakete inguruko uretan eta lurretan. Oso deribatu lurrunkorrak daramatzatenak, berriz, bai lehertu daitezke, eta segurtasun-neurri zorrotzak hartu behar dira hori ez gertatzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]