Omar Cabezas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Omar Cabezas
Omar Cabezas (1983).jpg
Member of the National Assembly of Nicaragua (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLeón, 1950 (70/71 urte)
Herrialdea Nikaragua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakautorea, idazlea eta politikaria
Graduakomandante
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNazio Askapenerako Fronte Sandinista

Omar Cabezas Lacayo (León; 1950 -) politikari, militar, idazle eta komandante gerrillari nikaraguarra da.

Omar Cabezasek gobernuko eta politikako hainbat kargu izan zituen, azkena bere herrialdeko Giza Eskubideen Defentsarako prokuradore izan zelarik 2004ko abendutik 2016ko martxora bitartean.

Bere bizitza politikoaren hasieran, Leongo Nikaraguako Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAN) Fronte Estuadiantil Revolucionario (FER) unibertsitateko buruzagi garrantzitsu bat izan zen, Nazio Askapenerako Fronte Sandinistaren (FSLN) enkarguz jardunez, erakunde politiko-militar iraultzailea, zeinean modu klandestinoan militantea zen. Etapa hau bete ondoren, FSLNk Nikaraguako iparraldeko mendietan zuen gerrillan integratzera deitua izan zen, Anastasio Somoza Debayleren diktaduraren aurka borrokatuz. Gerrilla ekintza ezberdinetan parte hartu zuen "Fronte Norte Carlos Fonseca Amador" delakoan, horien artean, Estelí hiria hartzea.

Iraultza Sandinistaren garaipenaren ondoren, alderdi eta gobernu sandinistako goi funtzionarioa izan zen, eta gerrillako bere garaiko lan testimonialen idazle bezala ere nabarmendu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cabezas Lacayo Leónen jaio zen, 1950ean. 1968an, Nikaraguako Unibertsitate Nazional Autonomoan (UNAN), Leónen, FSLNren ikasle-besoa zen Fronte Ikasle Iraultzaileko (FER) buruzagi gisa jardun zuen. Hala, hainbat lan egin zituen, bai publikoki FER erakundearentzat, bai ezkutuan FSLNren erakunde politiko-militarrarentzat.

Gerrillaria mendian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974tik, FSLNren orientazioz, bizitza publikoa utzi zuen zuzenean landa gerrillan sartzeko, lehenik, Henry Ruiz "Modesto" eta René Tejada buru zituen zutabera bidalia izan zelarik, Matagalpa eta Jinotega departamenduetako oihan eta mendi eremuetan mugitzen zena, herrialdearen iparraldean.

Gerrillari bezala eta nekazariekin lan politikoan esperientzia irabazi ondoren, FSLNren presentzia eta lana Estelí departamentuko landa-eremuetan irekitzera bidalitako talde txiki baten gidaritza ematen zaio. Denbora batez, bere mugimenduak "botika saltzaile" bezala mozorrotzen ditu, eremu honetan FSLNren eragina zabalduz eta nekazariak gerrillan borondatez integratzea sustatuz. Bere jardueren erdigunea "Canta Gallo" muinoa da, Condega udalerriaren ipar-ekialdean, "La Montañita" eta "El Fraile" bezalako eskualdeak hartzen dituena, non berak zuzendutako kanpamentu gerrillariak egon ziren.

Azken ofentsiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde osoan, FSLNk Anastasio Somoza Debayleren gobernuaren aurka zuen borroka areagotu zenean, 1978ko urtarrilean Pedro Joaquín Chamorro Cardenal kazetari opositorearen hilketaren ondoren, bere agindupeko indar gerrillariak eta esku hartzen zuten eremua "Carlos Fonseca Amador" Iparraldeko Frontearen barnean geratu ziren, FSLNk bere indarrak herrialde osoan antolatu zituen zazpi fronte gerrillarietako bat. Fronte horren parte bezala, Estelí hiriko hiru hartzeetan parte hartu zuen, izen bereko departamenduaren buru zena, garrantzi berezia izanik ekintza militarrak 1978ko iraileko matxinadan eta 1979ko ekaineko eta uztaileko matxinadan, jada diktaduraren aurkako gerraren azken erasoaldian.

Gobernu iraultzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri Iraultza Sandinistaren garaipenaren ondoren, Cabezas formalki FSLNko militante bezala onartua da, "Comandante Guerrillero" ohorezko gradua emanez, eta Asanblea Sandinistako kide bezala hautatua, FSLNren Zuzendaritza Nazionaleko kontsulta organo nagusia. 1980ko hamarkadako gobernu iraultzailean, Barne Ministerioko Zuzendaritza Politikoko buru izendatu zuten, Tomás Borgek zuzenduta.

Idazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle bezala, garaipen iraultzailearen ondoren hasi zen, Estelín matxinada garaian ezagututako The Washington Post-eko erredaktore batek animatuta. 1980an, Iraultzak urtebete bete zuenean, Kultura Ministerioak "Nicarahuac" izeneko aldizkari bat argitaratu zuen, eta han argitaratu zuten bere lehen idazkien zati bat.

1982an Casa de Las Américas saria jaso zuen Testimonio generoan "La montaña es algo más que una inmensa estepa verde" lanarekin, bertan, ikasle ekintzaile, FSLNko kide eta Somoza familiaren diktaduraren aurkako borrokan izandako bizipenak kontatzen ditu. Garai hartako sugar iraultzailearen erdian, oso obra ezagun eta erreferentziazkoa bihurtu zen Nikaraguan, baita Latinoamerikan ere, askapen borrokaren lekuko gisa. Liburu honi esker, Nazioarteko Pen Klubaren errekonozimendua jasotzen du.

Lan honen bigarren zatiak, "Canción de Amor para los hombres", ez zuen irakurleen artean harrera bera izan, nahiz eta lehen liburuaren historia eta estilo bera jarraitu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]