Omar Navarro (estatubatuar politikaria)
- Artikulu hau Kaliforniako politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Omar Navarro (argipena)».
Omar Navarro (estatubatuar politikaria) | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Inglewood (Kalifornia), 1989ko urtarrilaren 9a (35 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | ITT Technical Institute (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kaliforniako Errepublikar Alderdia |
omarnavarro.com | |
Omar Navarro (Inglewood, Kalifornia, 1989ko urtarrilaren 9a) AEBetako politikari errepublikarra da. Kaliforniako AEBetako Kongresuko 43. barruti parlamentariorako Maxine Waters kongresukide demokrataren aurka behin baino gehiagotan aurkeztu izan dena, arrakastarik gabe, 2016, 2018 eta 2020an galdu egin baitu.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inglewooden (Kalifornia) jaio eta hazi zen Navarro. Hawthorne eta Torrancen bizi izan da luzez. Gurasoak etorkin mexikarrak eta kubatarrak ditu.[1]
Industria teknologikoarentzat eta politikarientzat aholkularitza zerbitzua den enpresa txiki baten jabea da Navarro.[2]
Alderdi Errepublikarreko Donald Trumpen inguruko eskuin muturreko politikarien babesa jaso izan du Navarrok bere kanpainetan, horien artean hauena: Roger Stone, Michael Flynn, Joe Arpaio, Herman Cain eta Alex Jones.[3][4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Omar Navarro» artikulutik itzulia izan da, 2022-05-02 data duen 1085865940 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-05-02 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) «Republicans Are Raising Tons Of Money To Beat Maxine Waters Knowing They Can't Win» News One 2018-10-16.
- ↑ (Ingelesez) «Our Services» omarnvarro.com 2020.
- ↑ (Ingelesez) «Flynn campaigns for GOP candidates while awaiting sentencing» PBS NewsHour 2018-05-11.; «Michael Flynn came to California to campaign for Maxine Waters' far-right challenger» Los Angeles Times.
- ↑ FOX. «Arizona's Ex-Sheriff Joe Arpaio stumps for GOP congressional candidate Omar Navarro» KTTV.; (Ingelesez) «Ex-Sheriff Joe Arpaio blasts Maxine Waters, California, predicts an upset» Press Enterprise 2017-10-20.
- ↑ (Ingelesez) Raymond, Adam K.. (2018-04-20). «Michael Flynn's Comeback Is On» Intelligencer.; (Ingelesez) «Michael Flynn 'putting his life back together' after guilty plea in Mueller probe» ABC News.