Edukira joan

Onodlo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Onodlo, Tolkienen legendariumean agertzen den ibai bat da, Entaguas bezala ere ezaguna. Onodlo, sindarinezko izena du.

Mendi Lainotsuen oinean hazten da, Methedras mendiaren magalean, Fangorn basoa zeharkatzen du, eta, euren urak bertan isurtzen dituzten ibaiadarretatik, Entek, indarra eta elikagaia ematen dien likidoa lortzen dute. Basotik irtenda, ibaiak, emaritsu jarraitzen du hego-ekialderantz, Anduin ibaian itsasoratu arte, beso ugaritan irekiz Anduinen amaitu aurretik, tarteko lurraldeetan, zingira gune bat eratuz, "Entaguasen Ahoak" izenekoa. Rohan, bi zatitan banatzen zuen: Mendemnet eta Ekimnet, eta ibi bakarra zegoen, Entwade, lurralde batetatik bestera igarotzeko, Edorasetik iparrekialdera zegoena.

Merry eta Pippin hobbitek, ibai honetako urak edan zituzten, eta erabat hobetu ziren, orkoen preso bezala egin zuten bidaia gogorretik. Hain da indartsua bere boterea, bi hobbitak, garaiago bihurtu zirela, historiako hobbitik garaienak izan zirelarik.