Optoelektronika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Optoelektronika argia sortu, detektatu eta kontrolatzen dituzten gailu elektronikoak aztertu eta erabiltzen dituen elektronikako adarra da. Testuinguru honetan argi terminoak argi ikusgaiaz gain sarritan gamma izpiak, X izpiak, ultramoreak eta infragorriak barneratzen ditu. Gailu optoelektronikoak elektriko-optiko edo optiko-elektriko transduktoreak dira, edo gailu hauek erabiltzen dituzten instrumentuak.

Askotan sinonimo bezala elektrooptika terminoa erabiltzen bada ere, azken hau fisikako adar zabalago bat da, eremu elektriko eta argiaren harteko elkarrekintza guztiak aztertzen dituena, gailu elektroniko baten parte izan ala ez.