Orden-eskala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Likert-eskala erabiltzen duen galdetegi bat

Orden-eskala bat datu limitatu kantitate bat duen eskala da. Eskala honetako baloreen artean ordena-erlazio bat aurkezten da, eta honek aurkezten dituen operazio matematikoak zenbaketa, berdinketa, desberdinketa eta datuen sailkapena (... baino handiago edo ... baino txikiago) dira. Datu hauek ordenatuak egoteak ez du zertan esan nahi beraien arteko desberdintasunak edota datuen arteko tarteak berdinak direla. Kasu batzuetan, datu hauek ez dute balio espezifikorik, Likert-eskala eredu, non galdera erantzuten duenak 1etik 5era baloratu behar du hainbat adierazpenekiko bere adostasun maila.