Orhipean (liburua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orhipean (liburua)
Jatorria
Argitaratze-data1992
IzenburuaOrhipean: Gure herria ezagutzen
ArgitaletxeaPamiela
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Orhi mendia. 2017 m.

Orhipena, Gure Herria ezagutzen Juan Carlos Etxegoien, Xamar, idazle eta irudigilearen lehen liburua da, 1992an Pamiela argitaletxeak editatu eta argitaratua. espainolera, frantsesera, ingelesera eta katalanera itzuli baita. Liburu honek, modu didaktikoan, erakusten ditu Euskal Herriko historiaren, geografiaren, ohituren, kirolen eta, oro har, kultura tradizionalaren hainbat alderdi.

Liburuak 119 orrialde ditu. Orriak Din A-4 neurrikoak dira, gutxi gorabehera, eta dozenaka irudi ditu. Irudi batzuk marrazkiak dira eta beste batzuk marrazki koloreztatuak. Testu guztiak eta irudi ia guztiak Xamar egilearenak berarenak dira.

Ia orrialde guztietan daude irudiak, eta askotan irudiek leku gehiago hartzen dute liburuan testuek baino. Liburuko hizkera xinplea da eta Euskal Herriko historia eta etnografiako hainbat kontu labur azaltzen ditu. Dibulgazio etnografikoa eta historikoa egiteko argitara eman zen lana izan zen, ez ikerkuntza lana.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]