Oriko xoria (Pantxoa eta Peio)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oriko Xoria Pantxoa eta Peioren abesti bat da. Hitzak Roger Idiartek idatzi zituen.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jende gaztia dabila
etxetik urrun lanila...
Ez erran galdurik dela,
itzul ditaike berehala.

Jin bedi gure artila
Ori-ko xoria Ori-la.! ( bis )

Xorittuaren hegalak
arin aidia bezala...
Gaztek begira dezala
azkar euskaldun odola!

Jin bedi gure artila
Ori-ko xoria Ori-la.! ( bis )

Xoriak jiten zauzkula
huts egin gabe sekula...
Lehenik bat, gero mila
xortak egiten ixtila...

Jin bedi gure artila
Ori-ko xoria Ori-la.! ( bis )

Xoria izan dadila
euskaldun gazten mudela!
Mutiko ta neskatila,
ziauzte denak sor-lekila!

Jin bedi gure artila
Ori-ko xoria Ori-la.! ( bis )

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]