Oroimen, Egia eta Justiziarako prozesuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oroimen, Egia, Justiziarako epaiketak» orritik birbideratua)
Argentinan militarrak zigorrik gabe uzten zituen legearen kontrako afixa

Oroimen, Egia eta Justiziarako prozesuak (gaztelaniaz: Procesos de Memoria, Verdad y Justicia) deitzen zaie Argentinan 1976tik 1983ra, estatu terrorismoaren bitartez, diktadura militarrean gizateriaren kontrako delituko auzietan amaitutako prozesu batzuei. Auziok epealdi horretan giza eskubideak urratzearen arduradunen kontra egin dira.

Prozesu horietan sartzen dira giza eskubideen aldeko hainbat ekintza, ondorengoek bultzatuta: Maiatzaren Plazako Amak, Maiatzeko Plazako Amonak edo HIJOS, baita askotariko politika publikoak ere, adibidez, CONADEPen (Pertsona Desagertuen Nazio Batzordearen) bidez, erreparaziorako legeak sortuz, jabetutako haurren leheneratuz, Egiarako Epaiketak eginez, ezkutuko atxilotze zentroek funtzionatu zuten espazioetan oroimeneko lekuak seinaleztatuz, eta oroimenerako guneak sortuz.

Prozesu horiek gertaera historikoei buruzko egia ezagutu nahi dute, eta argentinar errepresiogileen eta genozidio-bultzatzaileen zigorgabetasunaren kontra borrokatzen dute. Demokrazia sendotzeko prozesu horiek Argentina bihurtu dute giza eskubide gaietako nazioarteko eredu.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Memoria, verdad y justicia en la Argentina. Ministerio de Relaciones Exteriores y Culto (Noiz kontsultatua: 2016-03-18).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]