Ortogenesia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henry Fairfield Osbornek, 1918an, Titanothereren adarrek joera ortogenetiko ez egokitzaile bat erakusten zutela adierazi zuen.

Ortogenesia hipotesi bat da, honen arabera bizitzak sortzekotiko aldatzeko joera dauka, norabide jakin batean modu lerro-bakarrean garatuz, edo, besterik gabe, aurrerapen zehatzen bat eginez. Bertsio ezberdin asko proposatu dira, batzuk argi eta garbi espirituala den Teilhard de Chardinena bezala, beste batzuk itxuraz biologikoa den Theodor Eimerrena bezala. Teoria hauek, askotan, ortogenesia beste ustezko mekanismoekin konbinatzen zuten. Adibidez, Eimerrek lamarckiar eboluzioan sinesten zuen, baina uste zuen hazkundearen barne legeek zehaztuko zituztela lortuko ziren ezaugarriak eta epe luzerako eboluzioaren norabidea gidatuko zutela.[1][2]

Ortogenesia ezaguna izan zen Henry Fairfield Osborn bezalako paleontologoen artean. Erregistro fosilak norabide bakarreko aldaketa bat erakusten zuela uste zuten, baina ez zuten nahitaez onartzen ortogenesia bultzatzen zuen mekanismoa teleologikoa izatea (helburuetara zuzendua). 1918ko Origin and Evolution of Life liburuan Osbornek Titanotherearen adarretako joerak ortogenetikoak eta ez moldagarriak zirela argudiatu zuen, eta organismoarentzat kaltegarriak izan zitezkeela. Adibidez, Irlandako altzearen adar handiek desagertzea eragin zutela suposatu zuten. [1][2]

Ortogenesirako laguntza 1940ko hamarkadan erori zen sintesi modernoaren baitan, erregistro fosilaren analisi estatistikoak errebelatutako eboluzioaren adarkatze-patroi konplexuak ezin zituela azaldu argi geratu zenean.[3][4] XXI. mendeko lanak mutazioen araberako egokitzapen lerratuaren mekanismoa eta existentzia babestu ditu (mutazionismo forma bat), eta horrek esan nahi du orain ortogenesi mugatua posible dela.[5][6] Gainera, enbriogenesian zenbait alderditan inplikatutako autoantolaketa-prozesuek sarritan erakusten dituzte emaitza morfologiko estereotipatuak, eta horrek iradokitzen du eboluzioa norabide gogokoenetan egingo dela funtsezko osagai molekularrak haien lekuan daudenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Bowler, Peter J.. (2003). Evolution : the history of an idea. (Third edition, completely revised and expanded. argitaraldia) ISBN 0-520-23693-9. PMC 49824702. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  2. a b Quammen, David. (2006). The reluctant Mr. Darwin : an intimate portrait of Charles Darwin and the making of his theory of evolution. (1st ed. argitaraldia) Atlas Books/Norton ISBN 0-393-05981-2. PMC 65400177. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  3. Bowler, Peter J.. (2003). Evolution : the history of an idea. (Third edition, completely revised and expanded. argitaraldia) ISBN 0-520-23693-9. PMC 49824702. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  4. Larson, Edward J.. (2004). Evolution : the remarkable history of a scientific theory. Modern Library ISBN 0-679-64288-9. PMC 53483597. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  5. Yampolsky, Lev Y.; Stoltzfus, Arlin. (2001-03). «Bias in the introduction of variation as an orienting factor in evolution» Evolution and Development 3 (2): 73–83. doi:10.1046/j.1525-142x.2001.003002073.x. ISSN 1520-541X. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  6. Stoltzfus, Arlin. (2006-07-20). «Mutation-Biased Adaptation in a Protein NK Model» Molecular Biology and Evolution 23 (10): 1852–1862. doi:10.1093/molbev/msl064. ISSN 1537-1719. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]