Ortzadar larrosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ortzadar larrosa baten adibide bat, kolore espektralekin koloreztatuta. 
Ortzadar larrosak salmentarako.

Ortzadar Larrosa petaloak artifizialki tintatuta dituen larrosa bat da. Prozesua, uraren kapilaritateari esker, propietate honekin baliatuz, tinteak zurtoinetik gora igotzea lortzen da.

Prozesua nahiko sinplea da: larrosa bat hartu, bere zurtoina hainbat zatitan zatitu eta zati bakoitza koloreztatutako ura duen ontzi baten sartzen da. Aldaketa hauek direla eta, larrosak ez du asko irauten, eta denbora gitxira igertu egiten da. Beste hainbat lorek ere, orkidea batzuk edo krisantemoak adibidez, prozesu honekin kolorezta daitezke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozesu hau duela mila urte baino gehiago ezagutzen da. Gaur egun hainbat empresak patenta nahian dabiltza. Badirudi momentuz lortu dutela egitea, baina epaitegiak erabakiko dute hau legala den edo ez.

 Kolore konbinazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ortzadar larrosa originalak ortzadarreko 7 koloreak ditu. Gaur egun badaude aldaera tropikalak (konbinazio larrosa/gorri eta horiak dituztenak) eta baita ozeanikoak ere berde eta urdin konbinazioekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]