Ospitalekoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ospitalekoak
Jatorria
Egilea(k)Mikel Albisu Iriarte
Argitaratze-data2010
IzenburuaOspitalekoak
ArgitaletxeaSusa
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaeuskara

Ospitalekoak 2010ean Mikel Antzak (Mikel Albisuren izengoitia) plazaratutako lehen eleberria da. Liburuan oroimen pertsonalak eta bizipenak jasotzen ditu preso baten inguruko eleberrian. Frantziako Fresnes espetxean (Fresnes (Val-de-Marne)) idatzi zuen; lan horretan hiru urtez aritu zen.[1] Liburuaren zuzenketak baita preso dagoen Soledad Iparragirrek egin zituen, Mikel Antzaren neskalaguna.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Preso bat bere neskalagunari idazten dio kartzela-ospitaletik, egoera horretara nola iritsi den azaltzen, argumentuak aurrera egin ahala gertakari estrainio eta ezustekoen kate bat bihurtzeraino. Oroitzapen eta sentiera barnekoiz bustitako eleberria da, gatibutasunari buruzko kronika zorrotza, ihes eta libertate desiraren aldarria bezain beste.[2]

Horrela laburtu zuen argumentua Gorka Bereziartuak: "Mikel izeneko euskal preso politikoa da nobelako protagonista eta narratzailea ere. Kartzelako ospitalera eraman dute, puskatutako atzamarra birgaitzeko. Baina ospitalean dena okertuko da, eta gurpildun aulkian bukatuko du; ezinduta idazteaz aparteko zeregin guztietarako. Hori nola gertatu den jakin bitartean, beste istorio batzuk harilkatzen joango dira: arrebaren mutil-laguna hiltzeagatik kartzelan sartu duten Dimitrirena; 1936ko Gerran gudari ibilitako Xabierrena; eta, batez ere, Mikelen beraren iragana. Narratzailearen pentsamenduek ematen diete lotura istorio guztiei".[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]