Otxandioko udaletxea

Koordenatuak: 43°02′24″N 2°39′17″W / 43.039896°N 2.654824°W / 43.039896; -2.654824
Wikipedia, Entziklopedia askea
Otxandioko udaletxea
Kultura ondasuna
Otxandioko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaOtxandio
Koordenatuak43°02′24″N 2°39′17″W / 43.039896°N 2.654824°W / 43.039896; -2.654824
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1742
Eraikuntza XVIII. mendea
ErabiltzaileaOtxandioko Udala
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001453
10
Kontaktua
HelbideaPlaza Nagusia, 1

Otxandioko udaletxea Bizkaiko Otxandio herriko udalaren egoitza da. Herriaren erdigunean dago, frontoiaren eta elizaren alboan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1733 urtean Otxandioko Udal Batzarrak udaletxe berria eraikitzeko erabakia hartu zuen, aurrekoa txiki gelditu baitzen udalaren beharretarako[1]. 1742an bukatu zituzten lanak eta garai hartan Bizkaiko garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrealde guztia harlanduz egina dago. Hiru armarri ditu bai eta eguzki erloju bat ere. Hiru armarrien artean erdikoa Gaztela-Aragoekoa da eta alboetan Bizkaikoa eta Otxandiokoa daude. Armarriak Jerónimo de Liermo eskultore kantabriarrak egin zituen. Eguzki erlojuak honako idatzi hau dauka: DIES NOSTRI SICUT UMBRA TRANSEUNT (“gure egunak itzal baten moduan doaz”)[2].

Behe solairuan bost arku dituen aterpea dago eta lehenengo solairuan lau leiho. Erdiko biak hartzen dituen balkoi zabal bat dauka eta alboetan daudenek balkoi txiki bat ere badute bakoitzak.

Eraikinaren oinplanoa errektangularra da eta albo banatan arku bat ere badago.

Barnealdeko zurgintza Otxandioko Antonio de Isasmendiren lana da. Altzariak nahiko zurbilak dira baina bada egurrezko zeremonia-aulki bat Esteban de Vizcarra durangarrak 1742an egindakoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]