PEZ

Wikipedia, Entziklopedia askea

PEZ austriar gozoki-marka bat da. Bere izena Pfefferminz (menta) alemanierazko hitzaren akronimo bat da, PEZ markaren lehenengo zaporea, letra larrietan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PEZ gozoki ezagunak Vienan jaio ziren 1927an. Eduard Haas III.ak mentazko pastilla egin zuen, alemanez Pfefferminz, eta hitz hori laburtuz PEZ izen komertziala asmatu zuen. Berehala etorriko ziren gainerako dastakoak, baina izenari eutsi zion Haasek. Gozoki txikiak gordetzeko eta ahora eramateko plastikozko kutxatilak geroago iritsi ziren, 1949an. Eta edukitzaileak berehala hartu zion aurrea edukiari. Irudiz hornitutako kutxatilak bildumagileen grina piztu zuten berehala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]