Palissy datu-basea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Palissy datu-basea
Jatorria
Izenburuabase Palissy
Honen izena daramaBernard Palissy
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
Lizentzializentzia irekia
Deskribapena
Honen parte daPlateforme Ouverte du Patrimoine
pop.culture.gouv.fr…
Tolosako Done Saturdi basilikako kriptako XII. mendeko marfilezko kutxatila. Palissy inbentario eta datu basean gordetzen den ondasun mugikorretako bat.

Palissy Frantziako ondare higigarriari buruzko datu-basea da. Kultura Ministerioaren Arkitektura eta Ondare Zuzendaritzak sortu zuen 1989an eta 1998an jarri zuen martxan[1]. 2020ko urrian, 515.000 erregistro baino gehiago zituen.

Izena Bernard Palissy zeramikariaren ohorez eman zioten eta aldian-aldian eguneratzen da[1].

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palissy datu baseak Monumentu Historikoen zerbitzutik eta Kultura Ondarearen Inbentario Orokorretik datorren (Inventaire général du patrimoine culturel) informazioa biltzen du, eta honako hauei buruzkoa da: pintura, eskultura, objektu eta altzari zibilak eta erlijiosoak, monumentu-altzariak, beirateak, musika-tresnak, industria-ondarea, itsas eta ibai-ondarea, tresna zientifikoak, sarrailagintza, arte grafikoak eta abar.

Oinarriak bi fitxa mota ditu:

  • Kultura-ondarearen inbentario orokorra: inbentarioko eskualde-zerbitzuek lekuan bertan egindako ikerketen ondorioz egindako inbentario-espedienteen deskribapen-fitxak dira eta baita ere, aurretik egindako inbentarioen, errolden, espediente zaharren eta abarren informazio laburtua.
  • Monumentu historikoak: 1913ko Monumentu Historikoen Legean aurreikusitako babes-neurrietan oinarritutako erregistroak, monumentu historikoak sailkatzeko eta inskribatzeko aginduei buruzko erreferentziekin.

Beraz, Palissy oinarriak ez ditu soilik Monumentu Historiko izendapen ofiziala duten elementu babestuak identifikatzen.

Palissy oinarriak 280.000 fitxa zituen 2005ean; horietatik 170.000 inbentariokoak ziren eta 110.000 monumentu historikoetakoak. Horietako 25.000 fitxa edo ohar, Memoriaren oinarriak (Base Memoire) delakoen jasota dauden argazkiekin hornituta daude. 5.000 espediente dokumental oso fitxei lotuta daude[1].

Lapurtutako artelanak bilatzeko tresna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentu historikoei dagokienez, 2007ko otsaileko 114.765 jakinarazpenetatik,

  • 1.584 sarrea lapurtutako obrei dagozkie: erretaula bateko estatua bat triptiko bateko panela...
  • 1.380 jakinarazpen, desagertutako piezei buruz, salaketa eragin ez dutenak baina baina norbaitek artearen merkatuan aurkitu izan dituenak[2].

2006. urteaz geroztik, Palissyren datu-baseko bilaketa-pantaila espezifikoei esker, bilatu behar diren objektuen erregistroak ikus daitezke, haien argazkiekin batera.

Lehen lapurreta salaketak 1907an hasi ziren, eta artxibatutako erregistro horri esker, oso aspaldi lapurtutako objektuak aurkitu ahal izan ziren.

Azterketa estatistikoaren arabera, lapurtutako objektu sailkatuen %15 baino gehiago aurkitu ziren, batzuetan delitua egin eta hilabete batzuetara, batzuetan hogei edo berrogei urte geroago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Frantsesez) «Palissy : un recensement du patrimoine mobilier français de la Préhistoire à nos jours» www.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  2. (Frantsesez) Office central de lutte contre le trafic des biens culturels| (OCBC). (2007-02-22). Office central de lutte contre le trafic des biens culturels. ..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]