Panthermobile
Panthermobile | |
---|---|
Prototipoa eta Oldsmobile Toronado (en) | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Ed Newton (en) |
Historia | |
Sorrera | 1969 |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 180 () × 700 () cm |
Panthermobile The Pink Panther Show marrazki bizidunen telesailerako egindako auto prototipo funtzional bat izan zen.[1] “Munduko ibilgailurik bitxiena” deitu izan zioten bere faraian auto pertsonalizatu arrosa honi.
Erabilpena eta ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ed 'Newt' Newtonek diseinatu zuen 1969an Bob Reisner California Show Cars delako lantegian, eta marrazki bizidunen telesaileko lehen jatorrizko kreditu eta tituluetan erabili izan zen. Sekuentzia ezagunean, gidaria haurra zen[2][3][4].
Oldsmobile Toronado baten txasisaren gainean eraiki ze. Zazpi litroko Oldsmobile V8 motorrak aurreko gurpilak gidatzen zituen.[3][1]Atzerako ispiluen ordez, kamera eta zuri-beltzeko telebista monitore bat zituen gidariak.[1] Autoaren gorputza xafla metalikoa zen.[3] Mutur luzearen ondorioz, autoa gidatzeko oso zaila zen.[1]Urte askoan, autoa Jay Ohrberg sustatzailearena izan zen, 2007an enkantean jarri aurretik.[5] Berriro enkantean jarri zuten 2011n, eta Kaliforniako Los Angelesko Galpin Auto Sports-ek erosi eta zaharberritu zuen, Dave Shutenek gainbegiratuta.[1].[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Panthermobile» artikulutik itzulia izan da, 2022-04-11 data duen 1082047318 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-04-11 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ a b c d e News.com.au (retrieved 15 January 2017)
- ↑ Carbodydesign (retrieved 15 January 2017)
- ↑ a b c d Jalopnik (retrieved 15 January 2017)
- ↑ The Pink Panther Show Original Opening HQ. (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- ↑ Panthermobile goes to auction. .