Parisienne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vogue frantziar aldizkariaren azala (1922ko apirila).

Parisienne (euskaraz: «paristarra») Parisko emakumeen estereotipo bat da. Frantziar dotorezia eta pentsamoldearen ikur,[1] beti je ne sais quoi (euskaraz: «ez dakit zer») definiezinagatik bereizten dena, idazleek (Théodore de Banville eta Octave Uzanne adibidez)[2], margolariek, ilustratzaileek (René Gruau, Kiraz, eta berriki Margaux Motin) eta zinemagileek goraipatu zuten. John Galliano moda diseinatzaile britainiarrak, oro har, "ondo orraztua, ondo jantzia" dela deskribatu zuen.[3]

Parisienne moda diseinatzaileentzako inspirazio iturria da, horien artean Yves Saint Laurent — bera izan zen ordezkaririk esanguratsuena —, edo lurrin-egileentzako, modaren ikur bihurtuz.

Gaur egun, parisienne gehien pertsonifikatu duen pertsona Inès de La Fressange da,[4] nahiz eta lehenago Bettina Graziani izan, Jeanne Lanvinultra-parisienne bezala definituta[5] — edo Catherine Deneuve, berriagoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Fanfreluches. (1883-2-3). «Art et chiffons» L'art et la mode (Éditions Jalou) (40): 6..
  2. (Ingelesez) Harrison, Charles; Wood, Paul; Gaiger, Jason. (1998). Art in theory, 1815–1900: an anthology of changing ideas. Malden: Wiley-Blackwell, 777 or. ISBN 978-0-631-20066-6. OCLC .36847844.
  3. (Frantsesez) Mouzat, Virginie. (2009-6-9). «John Galliano : « Je suis un pirate, un séducteur »» Le Figaro.
  4. (Frantsesez) de Santis, Sophie; Rouge, Élodie. (2009-10-14). «La Parisienne 2009 : mais qui est-elle vraiment ?» Le Figaro.
  5. (Frantsesez) Brunel, Jacques. (2012-3-7). «La femme française selon Alber Elbaz» L'Express Styles (3166): 82-85. ISSN 0014-5270..