Parker eguzki zunda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parker eguzki zunda
Parker Solar Probe.jpg
Parker Solar Probe insignia.png
Fabrikazioa
FabrikatzaileaJohns Hopkins University Applied Physics Laboratory (en) Itzuli
Historia
AurrekoaSTEREO (en) Itzuli
Espazio jaurtiketa 2018ko abuztuaren 12a
Perihelioa 2018ko azaroaren 6a
Afelioa 2019ko urtarrilaren 19a
KudeatzaileaNASA eta Johns Hopkins University Applied Physics Laboratory (en) Itzuli
Ezaugarriak
Luzera3 m
Masa685 kg
Propulsatzaileaeguzki-instalazio fotovoltaiko

Parker eguzki zunda, ingelesez Parker Solar Probe eta aurrez Solar Probe, Solar Probe Plus edota Solar Probe+, laburdura PSP, Eguzkiaren kanpo koroa zundatzea helburu duen NASAren espazio zunda bat da. 8,86 milioi eguzki erradiora hurbilduko da, alegia, Eguzkiaren fotosfera edo "zorutik" 6,2 milioi kilometrora, eta gutxi gorabehera 700,000 km/h abiaduran bidaiatuko du.

Proiektua 2009. urte fiskalean iragarri zen, Johns Hopkins Unibertsitateko fisika aplikatu saileko laborategiak espazio-ontzia diseinatu eta eraiki zuen, eta jatorriz 2015ean espazioratzeko programatua zegoen. Jaurtiketa data birprogramatua izan eta 2018ko abuztuaren 12an espazio-ontzia orbitan ipini zen. Honakoa, NASAren espazio-ontzi bat oraindik bizirik zegoen pertsona baten izenaz izendatu zen lehenbiziko aldia izan zen, Eugene Parker, Chicagoko Unibertsitateko irakasle emeritua.

Zundak bere antenaren azpian 1,1 milioi pertsonen izenak daramatzan memoria txartel bat ezarria darama. Txartelak Parkerren argazkiak eta eguzki fisikaren ezaugarri garrantzitsuak aurreiragarri zituen 1958ko zientzia artikuluaren kopia ere badaramatza.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]