Passe-Crassane udarea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Passe-Crassane udarea Europako udareondoaren (Pyrus communis) kultibar bat da, neguko barietate bat dena.

Louis Boisbunel mintegizainak (1783-1856) Rouenen lortu zuen 1845ean, 'Doyenné d'Hiver' gurasoetako bat zela[1]. 1855ean jaso ziren lehendabiziko fruituak. Kultibarra asko zabaldu zen, garai batean Frantziako neguko udarerik hedatuena baitzen. Egun, ordea, Passe-Crassane galzorian dago, su-gorrinak erraz egiten diolako kalte[2]. Hori dela eta, 1994z geroztik, debekatuta dago zuhaitz mota hau landatu eta ugaltzea Frantzian[3], baina haizu da dauden zuhaitzetatik bildutako fruituak saltzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]