Edukira joan

Patricia Rex

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patricia Rex
Bizitza
JaiotzaNiue, 1918
Herrialdea Niue
Heriotza2004ko urtarrilaren 21a (85/86 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Tuagatagaloa Patricia Rex, jaiotzez Vatolo, (Alofi, 19182004ko urtarrilaren 21a) niuetar politikaria izan zen. Robert Rex Niueko lehen ministroaren emaztea, Niueko Batzarrerako hautatutako lehen emakumeetako bat izan zen. Horrez gain, Niueko bandera diseinatu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alofi herrian jaio zen[1]. Patricia Tuagatagaloa Vatolo izena jarri zioten gurasoek[2]. 1941ean Robert Rexekin ezkondu zen, eta harekin lau seme-alaba izan zituen[2]. Senarra Gobernuko Negozioen buru izatera iritsi zen, eta 1974an Niueko lehen ministro izendatu zuten.

Patricia Rex 1975eko apirileko hauteskundeetara aurkeztu zen, eta Niueko Biltzarrerako hautatu zuten. Niueko lehen emakume diputatuetako bat bihurtu zen Lapati Pakarekin batera[3]. 1993ko hauteskundeetan berriz hautatua izan zen[4]. Gainera, Niueko bandera diseinatu zuen[1], 1975ean onartua.

1991ko Erreginaren Urtebetetze Ohoreetan, Erreginaren Zerbitzu Aginduaren laguntzaile izendatu zuten[5].

Niuen hil zen 2004ko urtarrilean[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Toa Niue: Sir Robert Rex» The Independent 1992-12-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  2. a b (Ingelesez) Bain, Kenneth. «Obituary: Sir Robert Rex» The Independent 1992-12-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  3. (Ingelesez) «No Rex dynasty for Niue» Pacific Islands Monthly: 9. 1975-06 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  4. (Ingelesez) «Vivian returned» Pacific Islands Monthly: 6. 1993-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  5. (Ingelesez) «No. 52564» The London Gazette: 31. 1991-06-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  6. (Ingelesez) «Wife of Niue's first premier dies» RNZ 2004-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]