Pays Basque Magazine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Pays Basque Magazine Tolosan Milan Pressek argitaratutako frantsesezko hiruhilabetekaria da.

Lehendabiziko zenbakia 1996ko otsailean argitaratu zuten. Zuzendaria Elodie Baubion-Broye du. Bere maketa 2007ko apiril-maiatza-ekaina zenbakian aldatu zuten.

Euskal kultura eta nortasuna ezagutaraztea du helburu. Euskaldunei, euskal ohiturei eta zazpi herrialdeetako lekuei buruzko artikuluak idazten ditu, argazkiak gehituz.

Urteko lau zenbakiez gain, urtero zenbaki estra ateratzen dute, gai zehatz bati buruzkoa (euskal etxeak edo txangoak).

Lyne Strouc, Txomin Laxalt edo Dominique Chauvet bezalako lankideak ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]