Paziente

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pazientea, gaixoa edo eria gaixotasuna pairatzen duen pertsona da. Berak kontatutako gaitzak sintomak dira, medikuak berari egindako elkarrizketa "anamnesia" izena dauka, eta jasotako arakatze prozesua "miaketa fisikoa".

Pediatric polysomnogram.jpg

Eritasunaren kronologiaren arabera, gaixoak akutuak edo kronikoak izan daitezke. Hainbat kasutan, gaixotasun bera daukaten pazienteak batzen dira elkarteetan, askotan aringarri suertatzen dena, informazioa partekatzeko eta bestelako onurak eskuratzeko asmoz (ikusi kanpo loturak).

Bestela, paziente terminala da irtenbide onik ez daukan gaixotasuna jasaten duena.

Historian zehar pazientea eta medikuaren arteko harremana aldatzen joan izan da, eredu paternalista batetik berdinen arteko modelorantz lerratuz.

Gaur egun, hainbat liburu edo webguneen bidez pazienteak informazioa lor dezake, kontuan hartuta iturri guztiak ez direla fidagarriak edo zientifikoak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paziente Aldatu lotura Wikidatan