Edukira joan

Peio Zabaleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peio Zabaleta
Bizitza
JaiotzaIholdi, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Peio Zabaleta (Iholdi, Nafarroa Beherea, 1961) musikagilea da.

1979an hasi zituen Musika ikasketak, Baionako Kontserbatorioan. Parisko Musika Kontserbatorio Nazionalean Harmonia, Kontrapuntu, Fuga, Instrumentazio eta Orkestrazio ikasketak egin zituen.

Musika sinfonikoa, kontzertuak (Le Vaisseau d’Airain pianorako kontzertua), orkestrarentzako kontzertua (Candi Dassa), opera (Ilargi Xendera, 1996), kantata profanoa (Bidaia, 1993, koru-orkestrarako musika), balleta (La chambre d’amour, Thierry Malandain eta Zentro Koreografiko Nazionalarekin), ganberako musika, piano hutserako musika, organorako musika, eta antzerki eta zinemarako musika ere egin du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]