Perito Moreno glaziarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Perito Moreno glaziarra
SantaCruz-PeritoMoreno-P2140146b.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 244 m
Luzera 30 km
Zabalera 5 km
Azalera 250 km²
Lodiera 170 m
Eponimoa Francisco Moreno Itzuli
Geografia
Koordenatuak 50° 29′ 00″ S, 73° 03′ 00″ W / 50.483333333333°S,73.05°W / -50.483333333333; -73.05Koordenatuak: 50° 29′ 00″ S, 73° 03′ 00″ W / 50.483333333333°S,73.05°W / -50.483333333333; -73.05
Mendikatea Andeetako Patagonia
Herrialdea Argentina
Lurraldea Lago Argentino Department Itzuli
Babestutako-eremua Los Glaciares
Hidrografia
Hustubidea Lago Argentino
Lakuak Lago Argentino
Bokalea Lago Argentino
Abiadura 700 metro urteko

Perito Moreno glaziarra (gaztelaniaz: Glaciar Perito Moreno) Argentinako hego-ekialdean dagoen glaziarra da, Santa Cruzko probintzian, Txileko mugatik hurbil. Glaziarren Parke Nazionalaren barnean dago. 30 km luze da, 4,5 km zabal eta 60 metroko garaiera du eta 250 km²-ko eremua hartzen du. Izena Francisco Moreno zientzialari eta Patagoniako esploratzailearen omenezkoa da.

Glaziar horren jatorria Hego Patagoniako izotz-zelaian dago, eta aurrealdea Lago Argentinoraino iristen da. Aintziran zehar aurrera egitean, aintziraren zati nagusia eta haren hegoaldeko adarra bereizten ditu. Horren ondorioz, hegoaldeko adarreko ura pilatuz joaten da, irteerarik gabe geratzen delako. Uraren presioak arraildurak eta hausturak eragiten ditu glaziarraren horman eta, azkenik, bi aldeak lotzen dituen tunel bat eratzen da. Zenbait urtetan tunel horren sabaia behera etortzen da[1].

Perito Moreno glaziarra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Perito Moreno Elhuyar aldizkaria, 2010/11/01 zientzia.eus . Noiz kontsultatua: 2015-09-23.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]