Perlata (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perlata
Datuak
JatorriaArrasate (Gipuzkoa)
Musika motakuir-punk
Urteak2015 -
Taldekideak
Maialen Oleaga
Ane Garai Arrieta
Jaione Martinez
Txerra Bolinaga
Lehengo taldekideak
Ander Moreno, Harri Anzizar, Mario Cruz
Badok: perlata Musikasten: perlata
Perlatako taldekideak

Perlata 2015. urtean Arrasaten sorturiko musika taldea da[1]. Maialen, Ane, Jaio ta Txerrak osatzen dute gaur egun Perlata eta KuirPunk moduan aldarrikatzen dute egiten duten musika.

Musika zuzena, kritika sozialak eta letra gordinak nahasten dituzte, autokritika ere eginez, inguruan duten errealitateari eta errealitatetik sortuz. Etenik gabeko gerran kokatzen dira normaren kontra, normaltasunak apurt eta eradaltzea helburu.

Musika talde baino gehiago, sorkuntza espazio moduan definitzen dira. Arte formatu desberdinetan azaleratzen dute barruan daramaten maitasun eta gorroto hori guztia, abestiak, ipuin erotikoak, bideoklipak, dokumentalak… musikaz janzten dute egiten duten guztia, baina espazio eta formatu desberdinetan barrena.

Esperimentazioa maite dute, lan kolektiboa da beraientzat bide bakarra eta erraietara konpainia onean bidaiatzea plazerra. Eszenatokia askatasunez bizitzea izan da eta da beraien helburua, leku berri bat sortzea eta espazio berriak sortzea.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasaten sortu zen taldea 2015.urtean eta 5 disko kaleratu dituzte orain arte: “Nondik hasi” (2017), “Urrezko kaiola” (2018), “Duguna esateko” (2020) eta “Zarata” (2022), The Dillingers taldearekin batera eta azken hau Las Barreras izenarekin (2022). Momentu honetan lan berriak prestatzen ari dira zehazki "limon y chocolate" abestia.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nondik hasi (2017, autoekoizpena)[2]
  • Urrezko kaiola (2018, autoekoizpena)[3]
  • Duguna esateko (2020, autoekoizpena)[4]
  • Zarata (2022, autoekoizpena)
  • Las barreras (2022, autoekoizpena)
  • Dokumentala: Punkaren beste aldea

-Aurkezpena:

-Trailerra

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Perlata taldearen disko berriaren aurrerapena. (Noiz kontsultatua: 2017-12-09).
  2. Nondik hasi. (Noiz kontsultatua: 2017-12-09).
  3. Urrezko kaiola. (Noiz kontsultatua: 2018-07-21).
  4. «Duguna esateko» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.