Edukira joan

Peseshet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peseshet
Bizitza
JaiotzaAntzinako Egipto, K.a. III. milurtekoa
HeriotzaAntzinako Egipto, K.a. III. milurtekoa ( urte)
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Peseshet, ustez Antzinako Egiptoko lehen emakume sendagilea izan zen, IV. dinastian (eta agian V. dinastiaren parte batean ere) bizi izan zena[1]. Ezagutzen den lehenengo emakumezko medikua da[2] eta horrenbestez lehenengo emakumezko zientzialaria ere bai[3].

Hianbat adituk esan izan zuten Merit Ptah dela ezagutzen den lehen emakumezko medikua, II. dinastian datatu bitzen modu okerrean, izan ere Merit Ptah beranduagoko Inperio Berrikoa baita, eta ziurrenik fikziozko pertsonaia[4].

Sais hiriko mediku eskola batean obstetrizia (emagin) ikasketak egingo zituela pentsatzen da[5]. Antzinako Egiptoko emakumezko medikuen arduraduna izatera iritsi zen[6]. Faraoiaren amaren hiletaren arduraduna ere bazen[7].

Akethetep eskribaren mastaban Pesesheten estela bat aurkitu da. Badirudi haren ama zela, eta alboan agertzen den Kanefer gizonezkoa zuela senarra. Biak ala biak ere IV. dinastiako goi mailako zerbitzariak ziren[8].

Egungo Kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Storm Cycle eleberriko (2009) pertsonaia garrantzitsua da[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Sheldon J. Watts. (2003). Disease and Medicine in World History. Routledge, 19 or..
  2. (Gaztelaniaz) jualoduca, Autor. (2020-03-30). «Peseshet, la primera médica egipcia» Escritura Feminista (Noiz kontsultatua: 2024-07-08).
  3. (Gaztelaniaz) Mercurio Volante. De Peseshet a Aglaoníkē de Tesalia: las “científicas” de la Antigüedad. 2023-01-25 (Noiz kontsultatua: 2024-07-08).
  4. (Ingelesez) Grajetzki, Wolfram. (2018). Meritptah, The World's First Female Doctor?. Ancient Egypt Magazine, 24-31 or..
  5. Mario Tosi. (1997). La donna nell'antico Egitto. Giunti, 79 or..
  6. Plinio Prioreschi. (1996). A History of Medicine. Horatius Press, 334 or..
  7. a b «PESESHET» scientificwomen.net (Noiz kontsultatua: 2024-07-08).
  8. (Ingelesez) Pahor, A. L.. (1992-05-09). «First among women.» British Medical Journal 304 (6836): 1249–1250.  doi:10.1136/bmj.304.6836.1249-d. ISSN 0959-8138. PMID 1515818. (Noiz kontsultatua: 2024-07-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]