Petit-suisse gazta
| Petit-suisse gazta | |
|---|---|
| fromage frais (en) | |
| Materialak | behi-esnea |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Petit-suisse edo Suiza txikia gazta Izen hori badu ere jatorria Normandian du; gazta fresko bat da, gatzik gabea eta oso leuna. Behi esnea eta esne gaina nahastuta eta zentrifugatuta egiten da. %40ko koipe kopurua izaten du. 1850 urtean Auvilliers esneki enpresa batean lan egiten zuen langile Suizarrak, gazta egiteko mamiari esne-gaina gehitzea proposatu zuen.
Jatorrian paper fin batean bildua eta egurrezko kaxetan saltzen ziren. Kaxa bakoitzean 60 g ko 6 gaztatxo. Gaur egun Frantzia osoan saltzen dira tamaina desberdinekoak double petit-suisse (oso txikia) petit-suisse (txikia) eta double-suisse (handia).
Anoa txikietan egiten da eta azukrearekin, marmelada edo eztiarekin jaten da. Hornigai moduan ere erabiltzen da. Gatzik gabe egiten den gazta dugu.