Trapuketari
Appearance
(«Piltzarketari» orritik birbideratua)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/42/Straccivendolo.jpg/150px-Straccivendolo.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/28/Lumpensammler.jpg/150px-Lumpensammler.jpg)
Trapuketaria, piltzarketaria edo traperoa gai berziklagarriak jaso egiten zituen behinolako lanbidea da. Herriz herri eta baserriz baserri, astoz eta gurdiz, denetariko gaiak erosteari ekiten zioten antzina, ondoren transformazio industriako enpresei saltzeko:
- paper, kartoi eta trapu zaharrak,
- espartinak
- larru-industriarako untxien larruak,
- kola, superfosfatoak, fosforoak, gelatinak egiteko hezurrak,
- burdina eta bestelako metalak,
- beirak.