Pinazi

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:21, 21 apirila 2015
Pinazi-pinuren haziak

Pinazi pinuen hazia da, pinotxen baitan egon ohi dena. Jangarria da[1]. Hogei pinu-espezie inguruk jateko beste diren pinazi ekoizten dituzte; besteak, jangarriak izan arren, txikiegiak dira.[2]

Espezieen hedapen geografikoa

Asian bi espezie landatzen dituzte gehien Pinus koraiensis eta Pinus gerardiana. Pinus sibirica, Pinus pumila, Pinus armandii eta Pinus bungeana ere erabiltzen dituzte. Afganistan bertoko ekoizle nagusia da.

Europan pinazi-pinua (Pinus pinea) nagusia da, 6.000 urte baino luzeko historia duena. Suitzako pinua (Pinus cembra ere batzutan erabiltzen dute.

Amerikan Pinus edulis, Pinus monophylla eta Pinus cembroides espezie nagusiak dira, nahiz eta Pinus sabineana, Pinus torreyana, Pinus lambertiana eta Pinus quadrifolia erabili ere.

Elikagaiak

100g honako elikagaiak ditu:[3]

  • Kaloria(k) :673
  • Karbohidrato(ak) (g): 13.08
  • Fibra (g): 3.7
  • Proteina(k) (g): 13.69
  • Kolesterol (mg): 0

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pinazi Aldatu lotura Wikidatan
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Pinazi. .
  2. Farjon, A.. (2005). Pines. Drawings and descriptions of the genus Pinus. Koninklijke Brill ISBN 90-04-13916-8..
  3. Estatu Batuetako gobernuaren webgunea