Piroteknia
Piroteknia materialen errekuntza eta haren efektuak aztertzen dituen zientzia, eta suaren erabileraren artea. Su artifizialen, eta haien gisakoen osaeraz eta ekoizpenaz arduratzen da. Gailu piroteknikoek era askotako osagaiak dituzte: oxidatzaileak (potasio nitratoa, potasio kloratoa, bario nitratoa, amonio perkloratoa...), erregaiak (aluminioa, magnesioa, antimonio sulfatoa, sufrea, titanioa...), lotzaileak (destrina eta beste polimero batzuk), leherkariei koloreak ematen dizkieten gaiak; estrontzioa duten gaiek kolore gorria ematen dute; barioa dutenek, berdea; kobrea dutenek, urdina; magnesioa, aluminioa eta titanioa dutenek, zuria; kriolita eta sodio oxalatoa dutenek, horia; etab.
Pirotekniak badu erabilera arlo militarrean, industrian eta abarretan ere.
Arrisku piroteknikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Suziri eta beste gailu piroteknikoak arautzeko, legeak lau klasetan bereizten ditu[1]:
- Oso arrisku gutxikoak. Zarata txikia dute, eta oso arrisku gutxikoak. Eraikinen barruan ere erabiltzeko aukera dago. 12 urtetik gorako gaztetxoek piz ditzakete.
- Arrisku gutxikoak. Arrisku gutxi dute eta zarata ere ez da handia. Hala ere, aire librean bota behar dira beti. 16 urtetik beherakoek ezin dute hauekin ibili.
- Erdiko arriskukoak. Zarata eta arriskua handiagoak dira, horregatik, aAire librean erabili behar dira, eremu handietan. 18 urtetik beherakoek ezin dute erabili.
- Oso arriskutsuak. Adituek bakarrik erabiltzekoa, zarata eta arriskua oso handiak direlako. Aparteko ziurtagiri bat dutenek bakarrik erabil ditzakete.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.