Pixontzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bi pixontzi.

Pixontzi edo gauontzi pixa jasotzeko erabiltzen den ontzia da. Izendondoa moduan ere pixa asko egiten duen persona da. Pixontziak ontzien itxura dute eta ohe azpian edo ohetik gertu gordetzen zen, mesanotxe batean esaterako, gauez komuneraino joateko beharra mugatzeko. Ohean egon behar diren gaixoek, bestetik, pixontzia erabil dezakete. Pixontziaren beste sinonimo batzuk: edarra, kaka-leku, kakontzi, kutxu, ohapeko, ohazpiko, orinal, zerbitzu.[1] Pixontziak material askoz egin daitezke: metalaz, plastikoaz, zeramikaz...

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bourdaloue izeneko pixontziak, emakumentzat moldatutakoak.

Ezagutzen den lehenengo pixontzia XI. mendekoa da baina etxeko ontzi hau antzinatik ezagutzen da. Esaterako, Pompeiako ormetan objektu horren marrazkiak ikus daitezke. Antzinako Grezian Kristo aurreko VI. mendean ezagutzen ziren, izen desberdinak dira horren testigu: ἀμίς, οὐράνη, οὐρητρίς, σκωραμίς, χερνίϐιον.

Antzinako Erroman ere ezagunak ziren; garai horietan etxearen jabearen aberastasuna adierazteko urrezko eta zilarrezko pixontziak egiten ziren. Pixontzi horiek ere eskuak garbitzeko erabiltzen ziren.

XX. mendean, komunak zabaltzearekin batera, pixontziak desagertzen joan ziren. Mendebaldeko herrietan gaur egun dezente baztertu da ontzi honen erabilera. Esan daiteke gehien batean haurrekin erabiltzen direla, haien beharrak egiten irakasteko prozesuan. Haurrei begira egindako pixontziak alaiak izaten dira, koloretakoak, marrazkiez apainduta.

"Bourdaloue" pixontzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pixontzi mota hau emakumeak erabiltzeko asmatu zen; horretarako, aurreko aldetik luzeagoa zen bertan pikotxean jarrita edo zutik gernu egiteko. Bourdaloue hitza XVII. mendeko Louis Bourdaloue (1632-1704) apaiz katolikoarekin lotu izan da. Antza, apaiz horren sermoiak oso luzeak izaten ziren eta jasan ahal izateko aristokraziako emakumeek haien neskameei pixontzia gona azpian jartzeko eskatzen zieten, horrela tokitik alde egin gabe gernu egiteko.

Pixontziaren museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko apirilan, Ciudad Rodrigon, Espainian, Pixontziaren Museoa ireki zen.[2] Bertan, 27 herrialdetatik ekarritako 1.300 objektu erakusten dira, besteak veste, pixontzi zaharrak zein modernoak, zeramikakoak, plastikokoak, metalekoak…[3]

Gaur egun Ciudad Rodrigon ikus daitezkeen pixontzi batzuk.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pixontzi