Plasmolisi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Landare-zelula batean ingurune osmotiko desberdinetan; lehenengo irudia plasmolisiari dagokio

Plasmolisia ingurune hipertoniko batean zelulari gertatzen zaion ur-galera da.

Ingurune hipertonikoa zelula barneko ingurunea baino solutuen kontzentrazio handiagoa duena da. Ingurune honek zelularen zitoplasmatik ura ateratzen du osmosiaren bidez, eta zelularen deshidratazioa eta uzkurdura eragiten du. Fenomeno honi plasmolisia deritzo.

Plasmolisiak zelularen suntsiketa eta heriotza dakar.

Landare-zeluletan plasmolisiak zelula mintza zelula hormatik banatzea eragiten du. Prozesu hau itzulgarria edo itzulezina izan daiteke.

Mikrobioen kasuan, mikrobio eukariotoek (protozooak, kasu) mikrobio prokariotoek (bakterioak) baino sentikorragoak dira plasmolisiarekiko, ez baitute zelula horma zurrunik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]