Plural

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plurala» orritik birbideratua)

Plurala[1] (pl.[2] laburtua) gramatika-kategoria da, hitz edo sintagma bat pertsona edo gauza bati baino gehiagori dagokiola adierazten duena.[3] Hizkuntza askotan plurala mota bereko bi entitate edo gehiagori buruz hitz egiten denean erabiltzen da (singularra vs. plurala), beste hizkuntza batzuetan plurala mota bereko lauzpabost entitate baino gehiago daudenean baino ez da erabiltzen, eta entitate gutxien dituzten kasuak zenbaki dual, trial, eta abarrek estaltzen dituzte. Hizkuntza guztiek bereizten dute plurala izenordainetan, nahiz eta hizkuntza askotan plurala ez den nahitaezkoa izenetan.[4] Era berean, munduko hizkuntza malgu askotan, pluralak marka espezifikoak ditu aditz-jokoetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  2. Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
  3. Euskaltzaindia. Plural. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  4. Joseph Greenberg, 1966

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.